1986ko apirilaren 26an. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskalan 7. mailan kokatzen da istripu hau. Egun hartan, Lenin zentral nuklearreko 4. erreaktorean bat-bateko potentzia igoera bat izan zen. Honek erreaktore nuklearraren nukleoa gehiegi berotzea eragin zuen; ondorioz, bere barnean bildutako hidrogenoa lehertu egin zen, energia elektrikoaren horniketa eten egin zela simulatzeko proba batean. Askatu zen material erradioaktibo kantitateak Hiroshiman jaurtitako bonba atomikoak askatutakoa baino 500 aldiz gehiago izan zen. Ofizialki 31 lagun hil zituen zuzenean, eta Sobietar Batasuneko gobernuak beste 135.000 pertsona, inguru hartatik ateratzera behartu zuen. Ondorio ekonomikoak izateaz gain, hondamendiak epe luzera osasun publikoan izan dezakeen eragina ere ikertu izan da. Atera dituzten ondorioak eztabaidagai badira ere, guztiak bat datoz, kutsadura jasan duten milaka eta milaka pertsonek, beren bizitzako uneren batean ordaindu dituztela edo ordainduko dituztela horren ondorioak osasunean. NOLA GERTATU ZEN? energia atomikoaren nazioarteko agentziari igorritako txosten batean, Txernobylgo zentraleko istripuaren zergatiak azaltzen ziren. Txosten honek zioenez, 1986ko apirilaren 26 larunbatean, zentralean zegoen langile taldeak proba bat egitea erabaki zuen erreaktorearen segurtasuna hobetu asmoz. Horretarako, lurrunaren jarioa itxi ondoren, ea zenbat denboraz jarraituko zuen lurrun-turbinak energia elektrikoa sortzen aztertu behar zuten. Larrialdietarako hozte-ponpek, matxura gertatuz gero, gutxieneko potentzia bat behar zuten martxan jartzeko (diesel sorgailuak martxan jarri arte); eta zentraleko teknikariek ez zekiten, behin lurrunaren jarioa itxitakoan, turbinaren inertziak ponpak funtzionamenduan mantendu ote zitzakeen, eta ez zuen jarraitu. Erreaktorea era normalean funtzionatzen ari den bitartean hainbeste neutroi sortzen dira, ezen zurgapena minimoa baita, baina potentzia oso txikia denean edo erreaktorea geratu egiten denean, 135Xe kantitatea igo egiten da eta egun batzuetarako kate-erreakzioa eragozten du. 135Xe-a jaisten denean berrabiarazi daiteke erreaktorea. Langileek ez zekiten, 10 kontrol barra jaitsita eduki behar zituztela eta 8 zituzten jaitsita, horren ondorioz, makinaren potetzia jaitsi litekeen. Eta ondorioz xenon gehiegi sortu. Honekin xenon gehiegi sortu zen eta hidrogeno eztanda bat egon zen.
0 Comentarios
|
|