TKEk egindako dopin kontrolak, negatiboak
Aurten dopinaren aurkako 104 kontrol egin dira, 44 lehiaketan egindakoak, eta 60, lehiaketatik kanpo
Elkartea sortu zen unetik egiten ari den bezala, 2016an ere TKEk dopinaren aurkako plangintza garatu du bere arraun lehiaketan. San Miguel Ligan parte hartu duten kirolariei debekatutako sustantziak, edo kirolean debekatuta dauden metodoak antzemateko kontrolak egin dira.
Dopinaren aurkako borrokan nabarmentzeko modukoa izan da TKEk, Elkarteko kide diren klubetako kideei egindako kontrolez gain, San Miguel Ligan lehiatu nahi eta igoera play-offean parte hartu nahi zuten ARC eta LGT ligatako kirolariei ere egin dizkiela kontrolak.
Aurtengoan, dopinaren aurkako 104 kontrol egin dira. 44 lehiaketan eta 60 lehiaketatik kanpo. Kontrolak egiten dituen homologatutako laborategiak eskura dituen baliabide eta teknikekin, aztertutako laginetan ez da debekatutako sustantzia edo metodorik antzeman. Ezta erreferentzia zerrendetan dauden sustantzia horien metabolito edo markadoreak ere. Bestalde, iaz bezala, eta dopinaren aurkako programaz barne, aurten Elkartetik hainbat ekintzak sustatu dira. Hain zuzen ere, klubentzako jardunaldi hezigarriak antolatu dira.

Hernani – Getxo, Urumeako Kronikan
Garaipen borobila, ehungarrena
Denboraldiko bigarren derbia jokatu, eta bigarren garaipena lortu zuen atzo Hernanik; Ohorezko Mailan lortutako ehungarren garaipena borobildu zuen, Getxori 23 eta 13 irabazita.
HERNANI
2016/11/14 00:00 Astelehena
Etxeko zelaian nagusi dela erakutsi zuen atzo Hernanik. Partiduaren aurreneko zati osoan atzetik ibili zen, leporaino lokaztuta. Baina egoera horretan ere, erakutsi zuen aurrera egin eta garaipena lortu arte borrokan segitzeko gaitasuna duela: 23 eta 13 irabazi zion Getxori.
Denboraldiko bigarren garaipena izan zen gainera; aurrenekoa ere derbi batean, Ordiziaren kontra, lortu zuen. Eta zenbakia borobiltzeko, Hernanik Ohorezko Mailan lortzen duen ehungarren garaipena ere izan zen, atzokoa.
Leporaino lokaztuta ere, ez zuen etsi
Aurreneko zatiak irrist egin zion Hernaniri. Laugarren minutuan Getxo aurreratu zen, zigor kolpe batekin, eta Hernanik Anartz Elosegiren beste batekin berdindu bazuen ere, 20garren minutuaren bueltan, Getxok egin zuen entsaioa, 3 eta 8koa lortuz.
Aurreneko zatia bukatu bezala joan ziren bigarren zatiko 20 minutu ere. Orduantxe, zigor kolpea egin zuen Genuak, eta handik 6 minutura, metro dezente egin zuen aurrera, sarrera bortitz bati esker. Pello Perezi baloia pasa eta honek egin zuen entsaioa ia; plakatu egin zuten. Jon Insaustik, ordea, eutsi, eta lortu egin zuen; eta Genuak, transformatu: 13-8. 72garren minutuan beste zigor kolpe bat egin zuen Genuak, eta 78garrenean, Iban Moreiraren entsaioak eta Genuaren transfromazioak 23 eta 8koarekin jarri zuten Hernani.
80garren minutua gaindituta egin zuen Getxok, 23 eta 13koa eman zion entsaioa.